XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Eske-egileak ikasketa-lanak bertan egiteratzeko saloa egiten dueneko Ikastegiaren adierazpen zehatza.

4. Deian eskatutako hizkuntzak ezagutzearen egiaztapena.

Eske-idazkiak balio-neurtuko dituen Epaimahaiak, bidezko eritzitako saioak egin ahal izango ditu.

5. Egin edo argitaratu dituen lanen ale bat.

6. Euskal Herriko Autonomia-Elkartean arduralaritza-egoitza duen egiaztapen-agiria.

7. Euskera ezagutzea gertatuz gero, honen ezagutzemaila adierazten duen egiaztapen-agiria, merezimendu gisa kontutan hartuko delarik.

Horretaz gainera, lehiaketakideek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak eskatuz berekiko ahopeko argipideak eman ahal izango dituzten kultura eta zientzia-mailako aitortutako izen oneko bi pertsona izendatuko dituzte.

Eske-idazkia eta gainontzeko agiri-sorta, behar bezala egiaztaturik, toki honetara bidaliko dira Maiatzaren 10a baino lehen. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saila. Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetza. Ezagukaria: Europako Ikasketarako Ikaste-Sariak. Wellingtongo Dukearen Hiribidea, 2. GASTEIZ 01011.

II. Ikasketa-sarien emate-bidea.

1. Ikasketa-sariak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak emango ditu merezimendu-lehiaketaren bidez, horretarako izendatutako Batzordeak egindako balio-neurketa oinarri dela.

2. Ikasketa-sarirako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak izendatuko ditu aurkeztutako zehaztapidetza aztertu eta lehiaketakideei elkarrizketa egingo dieten aituek osatzen dituzten aholku-batzordeak.

3. Lehiaketakideei, elkarrizketa, dagokien batzordeak egingo die, elkarrizketa horretan bere gaitasunari, aurkeztutako agiri-sortari eta deiak eskatzen dituen hizkuntzen ezagutzari buruz mintzatuko delarik.

4. Lehiakide euskaldunek, euskaldun direla egiazta dezan saio bat egin beharko dute.

III. Ikasketa-sariak ematea eta horietaz baliatzea:
1. Ikasketa-saria ematearekiko erabakia aholku-batzordeak bere erizpena eman dezanetik hasi hurrengo hogeita hamar egunen barruan adieraziko da.

2. Ikasketa-saridunak ikerkuntza-lanak hasi eta berehala Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari jakinarazi beharko dio lanean hasi deneko eguna.

3. Ikasketa-sari horretaz baliatzea saritutako beste ezein lan egiteratzearekin edo beste ikasketa-sari bat izatearekin bateraezina da.